XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egun hura beste edozein egun bezalakoa zen.

Ez zuen gauza berezirik.

Karraspiok eskola utzi zuen egun hartan, piper egin zuen.

- Etxean ez dute jakingo! Ez dute inoiz ezer jakiten! Gaur ere ez dute jakingo.

Gainera, eguzkia dago, eta ez dut eskolara joateko gogorik.

Zertarako eskolara? Denbora alferrik galtzen da han...

Horrela iruditzen zitzaion behintzat Karraspiori.

Eta egun hartan, beste egun batzutan bezala, ez zen eskolara joan.

Ez zuen gogorik, eta kito: ez zen joan.

Eta kalean aurkitzen zen.

Bere lagunak eskolan ziren.

Aita lanean egongo zen.

Eta ama etxean. Noski.

Kalean, eguzkia hartzen, andreak: beren haurrak kotxean zituzten.

Eta elkarrekin berriketan ari ziren.

Batzutan beren haurrei kontu batzuk egin, edo biberoia eman.

Horrela ikusten zituen Karraspiok emakumeak kalean.